Kide gehiago glosategian

azaroa 6, 2008

Glosategi honen familia hazten ari da. Azken aldian honako kide hauek etorri zaizkigu gurekin batera lan egitera:

  • Sergio Azkarate, Euskara arduraduna Goienan
  • Eneko Azkarate, Goienkaria-ko zuzendaria, Goiena taldeak ateratzen duen astekari bat.
  • Pello Esnal, idazlea, irakaslea eta HABEko kidea.
  • Mikel Iriondo. Hona hemen bere aurkezpena: “Egun 39 urte dauzkat, eta nire garaian Arte Ederretan lizentziatu nintzen. Orduz geroztik, gehien-gehien, irakasle gisa jardun dut; plastika, informatika, irratigintza, ikus-entzunezko komunikazioa eta enparauak ematen”. Orain, berriz, ostalaritzan dabil Mikel, baina asko daki tipografiaz eta beste zenbait kontuz, eta prest dago bere denbora librean hemen parte hartzeko, hainbatetan egin duen gisan, iradokizunak-eta egiten.
  • Imanol Irizar, HABEko liburutegikoa eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea.
  • Roberto Kerexeta, Irargikoa eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegikoa.
  • Gerardo Luzuriaga, Eusko Jaurlaritzan dabil eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegian.

Joana Albret mintegiko kideek Dokumentazioa landuko dute, bereziki, eta horretan Uxune Martinez izango dute lagun. Denei ere, gure ongi etorririk beroena!