Creative Commons lizentzia glosategirako

azaroa 2, 2008

Glosategia Komunikazioaren gainean hainbat lagunen artean egiten dugu, bakoitzak bere etxetik edo lantokitik parte hartzen, baina nahi dugu geure lanaren fruitu hau beste batzuek ere erabil dezaten, eta horretarako, erabaki dugu glosategiari Creative Commons lizentzia jartzea, eta horren barruan, Attribution-ShareAlike 2.0 motakoa.

Horren arabera, erabiltzailea libre da material hau kopiatzeko, banatzeko, erakusteko, antzezteko…; deribazioak egiteko, berridatzi edo aldatzeko; lanaren erabilpen komertziala egiteko, kopiak edo deribazioak saltzeko.

Baldintzak
Hala ere, erabiltzaileak aitortu beharko dio egiletza sortzaileari. Era berean, erabiltzaileak egiten badu lan honen deribazioren bat, saltzeko edo banatzeko, egin beharko du honako lizentzia honen baldintza berberetan. Argi utzi beharko ditu lizentzia honen zehaztapenak eraldaketa edo distribuziork eginez gero.

Edozelan ere, egilearen baimena izanez gero, baldintza hauetarik edozein altxa daiteke.

Advertisements