Ariketak glosategiari etekina ateratzeko

azaroa 16, 2008

Glosategia sortu genuenetik kezka izan dugu, berau zelan hedatu irakasleen artean. Horregatik, hasi gara ariketak sortzen, irakasleek glosategia erabil dezaten ikasleekin.

Sei ariketa

Dagoeneko sei ariketa sortu ditugu. Lehenengo bostak egiteko, Habe aldizkarian aurkitu dugu inspirazioa. Ikasleek bakarka egin ditzakete, buruhauste handirik gabe, glosategian barneratzen den bitartean:

  • Uztartu definizioak eta kontzeptuak.
  • Hautatu definiziorik egokiena.
  • Egia ala gezurra?
  • Osatu esaldiak.
  • Bilatu sarrera hitzak.

Seigarrena egiteko, berriz, liburu batean inspiratu gara: Collaborative Learning Techniques. Talde matriza da, eta bertan hautatu dugu hiru kontzeptu ikasleek sarri nahasten dituztenak: webguneak, blogak eta wikiak. Ikasleek taldeka landu behar dute matriza, eta emaitzak denen artean aurkeztu.

Ariketa hauek adibideak baino ez dira. Edozein irakaslek beste batzuk antola ditzake, antzekoak, eta beti ere glosategiko sarrera-hitzak eta definizioak erabilita.

Glosategian bertan, informazio iturriak aitortzerakoan, bereiztu egin ditugu bi atal: zer informazio iturri erabili ditugun glosategia bera egiteko, eta zer ariketak prestatzeko.

Kide gehiago
Aste honetan bi kide gehiago etorri zaizkigu glosategira: Jotxo LarraƱaga eta Gorka Palazio, biak EHUko irakasleak Komunikazio Fakultatean. Ongi etorri bioi!

Advertisements