Zelan jokatu termino polisemikoekin

Azaroaren 26an, Uxune Martinezek galdera bat egin zuen taldeko posta zerrendan.

Galdera
Termino batzuk esparru baten baino gehiagotan kokatzea posible da. Zelan landu beharko lirateke? Adibide hipotetiko bat jartzearren: “iturri”
Beraz, sarrera anitzak egin?

  • iturri. (código fuente, source code) (Inform.) Programa bat garatzeko erabiltzen den programazio lengoaia.
  • iturri. (fuente, source) (Kazet.) Informazioaren jatorrizko gunea edo emailea.
  • iturri. (fuente documental, historical document) (Dok.) Informazio osoa biltzen duen jatorrizko dokumentua.

Edota, sarrera bakar baten desberdindu arloak eta esanahiak?

  • iturri. (código fuente, source code) (Inform.) Programa bat garatzeko erabiltzen den programazio lengoaia. (fuente, source) (Kazet.) Informazioaren jatorrizko gunea edo emailea. (fuente documental, historical document) (Dok.) Informazio osoa biltzen duen jatorrizko dokumentua.

Erantzuna
Hiru lagunen erantzunetan gorpuztu zen erantzuna: Egokiena litzateke bigarren proposamena. Eta hor, hiztegietan bezala, zenbakiak sar daitezke, esanahiak bereizteko, baina eremuen hurrenkera alfabetikoa kontuan hartuta. Kasu honetan 1. (Dok.) 2. (Inform.) 3. (Kazet.) Horrela:

  • iturri. 1. (fuente documental, historical document) (Dok.) Informazio osoa biltzen duen jatorrizko dokumentua. 2. (código fuente, source code) (Inform.) Programa bat garatzeko erabiltzen den programazio lengoaia. 3. (fuente, source) (Kazet.) Informazioaren jatorrizko gunea edo emailea.

3 Responses to Zelan jokatu termino polisemikoekin

  1. Termino bat esparru batean baino gehiagotan koka daitekeenean goian agertzen den moduan adieraztea erabaki genuen.

    Duela gutxi beste kontu bati egin behar genion aurre hain zuzen ere, kontzeptu batek esanahi bat baino gehiago daukanean nola jarri, eta horrela erabaki genuen jartzea: monografia. (monografía, monographie, monograph) (Dok.) a) Zientzia-atal edo gai jakin baten inguruko azterlan berezia. b) Seriatua ez den argitalpena, alegia, liburuki bakarrean edota liburuki-kopuru mugatu batean testu oso bat edota ilustrazioak dituena.

    Blog honetan gelditzea komenigarria iruditu zait denok aurrerantzean denok kontuan hart dezagun.

  2. Era berdinean argitaratzeko arauak:

    Hizki berdinak erabiltzeko.
    1. Edozein artxibotatik kopiatu hitzaren definizioa.
    2. Hitzaren definizioa hartu (azpimarratu, aukeratu)
    3. Borragomari eman.
    4. Beltzez eta etzanez joaten diren hitzak, Beltzen eta etzanen ikurrez baliatuz hornitu.

  3. B. Erreferentziak egiteko argibideak:
    1. Esaldia edo hitza hartu (azpimarratu, aukeratu)
    2. Munduko esferari eman
    3. Dagokion hizkiaren orrialdean jarri.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: