Erabili formaturik gabeko testua

Zuetariko batzuek arazoak izan dituzue glosategian termino berriak sartzerakoan: harrituta ikusi duzue zelan testua sartu den erabat desitxuratuta, errespetatu barik glosategiaren estiloa. Hori gertatu zaizue jatorrizko testua Word dokumentu batean zeneukatelako, eta kopiatu & itsatsi egiterakoan, Wordek gorde egiten duelako bere formatua glosategian bertan.

Arazo hori saihesteko, onena duzue Worden duzuen testua .txt formatuan gordetzea, alegia, testu huts gisa, batere formaturik gabe. Era horretara, kopiatu & itsatsi egiten duzuenean, testua garbi-garbi agertuko da, glosategiaren estiloan eta tamainan.

Utzi iruzkina