Nor gara gu? Zer gara gu? Talde bat gara, irakaslez eta komunikazioaren profesionalez osatua, Glosategia Komunikazioaren gainean egin dugun berberak, eta sortu dugu blog hau, glosategiaren osagarri moduan.
Web 2.0ren filosofian sinesten dugu. Horregatik jarri diogu glosategiari Creative Commons lizentzia, eta horregatik egin dugu blog hau, nahi dugulako elkarrizketa bat sortu zurekin, erabiltzailearekin.
Hemen aurkituko duzu glosategiaren historia eta bilakaera. Berau erabil dezakezu zeure iritziak uzteko eta iradokizunak egiteko. Ongi etorri!