Urriaren 28an Ricardo Gomez EHUko Filologia irakasleak proposamen bat utzi zigun Faroan:
“Uste dut egokiagoa litzatekeela sarrera-buruaren lehenengo letran xehea eta larria bereiztea, hitza idazteko moduaren arabera, eta ez sarrera-buru guztiak letra larriz hasi.
Hau da:
ADSL.
Amazon, Inc.
baina
alargun.
Honek, bestek beste, balioko luke zenbait hitz nola idatzi behar diren errazago jakiteko: internet edo Internet, adibidez”.
Erabakia
Erabaki bat hartu aurretik, begiratu dugu hainbat glosategitan, batez ere ingelesez egindakoetan, eta joera biak ikusi ditugunez –guk orain arte erabilitakoa eta Ricardok proposatutakoa–, erabaki dugu onartzea Ricardoren proposamena, erabiltzaileari baliagarriagoa izango zaiolakoan.
Beraz, hemendik aurrera, aldatu egingo ditugu aldatu beharrekoak orain arte idatzitako sarreren artean, eta berriak idazterakoan kontuan hartuko dugu lehen letra xehea edo larria izan behar ote den.