Azken egunotan partaide gehiago etorri zaigu glosategira. MUtik kanpo lehena sartzen izan zen Edorta Arana, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, baina haren ondoan iritsi dira Josu Amezaga (EHU), Arantxa Gutierrez (EHU), Uxune Martinez (UEU) eta IƱaki Zabaleta (EHU).
EHUko kide guztiak Kazetaritza Fakultateko partaideak dira, eta alor horri dagozkion gaiak jorratuko dituzte glosategian. Uxune Martinez, berriz, UEUn dabil, Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu basean, eta batez ere dokumentazioari dagozkion terminoak landuko ditu. Denei, gure ongi etorririk beroena!