Gaurgero, glosategiak bi atal gehiago ditu: Dokumentazioa (Dok.) eta Bideo jokoak (Bid. Jok.). Dokumentazioa aspalditik lantzen da Kazetaritza eta Komunikazio ikasketetan, alor inportantea baita ondo kudeatzeko komunikazio enpresetan sortzen den informazioa. Bideo jokoei dagokienez, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira ikaskuntzan, berauen bidez gaitasun interesgarriak lantzen baitira gure ikasketetan: sormena, programazioa, talde lana eta formatu aberatseko edukiak, besteak beste.