Urria 30, 2008
Urriaren 28an Ricardo Gomez EHUko Filologia irakasleak proposamen bat utzi zigun Faroan:
“Uste dut egokiagoa litzatekeela sarrera-buruaren lehenengo letran xehea eta larria bereiztea, hitza idazteko moduaren arabera, eta ez sarrera-buru guztiak letra larriz hasi.
Hau da:
ADSL.
Amazon, Inc.
baina
alargun.
Honek, bestek beste, balioko luke zenbait hitz nola idatzi behar diren errazago jakiteko: internet edo Internet, adibidez”.
Erabakia
Erabaki bat hartu aurretik, begiratu dugu hainbat glosategitan, batez ere ingelesez egindakoetan, eta joera biak ikusi ditugunez –guk orain arte erabilitakoa eta Ricardok proposatutakoa–, erabaki dugu onartzea Ricardoren proposamena, erabiltzaileari baliagarriagoa izango zaiolakoan.
Beraz, hemendik aurrera, aldatu egingo ditugu aldatu beharrekoak orain arte idatzitako sarreren artean, eta berriak idazterakoan kontuan hartuko dugu lehen letra xehea edo larria izan behar ote den.
Leave a Comment » |
Uncategorized | Tagged: glosategia sarrerak ricardo |
Permalink
Posted by joxearanzabal
Urria 28, 2008
Azken egunotan partaide gehiago etorri zaigu glosategira. MUtik kanpo lehena sartzen izan zen Edorta Arana, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, baina haren ondoan iritsi dira Josu Amezaga (EHU), Arantxa Gutierrez (EHU), Uxune Martinez (UEU) eta IƱaki Zabaleta (EHU).
EHUko kide guztiak Kazetaritza Fakultateko partaideak dira, eta alor horri dagozkion gaiak jorratuko dituzte glosategian. Uxune Martinez, berriz, UEUn dabil, Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu basean, eta batez ere dokumentazioari dagozkion terminoak landuko ditu. Denei, gure ongi etorririk beroena!
Leave a Comment » |
Uncategorized | Tagged: glosategia ehu ueu |
Permalink
Posted by joxearanzabal
Urria 23, 2008
Nahi dugu Glosategia Komunikazioaren gainean erakargarria izan dadin irakasleentzat, baina horretarako lortu behar dugu berau erabilgarria izatea. Horregatik, zuen laguntza behar dugu. Ideiaren bat edo proposamen bat baldin baduzue zelan erabil daitekeen glosategi hau ikasleekin, eskertuko dizuegu artikulu honen erantzunetan idaztea, zuen proposamenekin atal bat gehiago sortu nahi dugu-eta glosategian bertan, Euskal Herriko irakasleek etekinik handiena atera diezaioten glosategiari.
Proposamenak jasotzen ditugunean, glosategiaren aurkibidean ipiniko ditugu, atal berezi batean; aipatuta, gainera, nork bidali duen proposamen bakoitza, bidaltzaileei aitortu nahi diegu-eta euren ekarpena. Animo, beraz, eta bidali proposamenak!
Leave a Comment » |
Uncategorized |
Permalink
Posted by joxearanzabal
Urria 22, 2008
Zuetariko batzuek arazoak izan dituzue glosategian termino berriak sartzerakoan: harrituta ikusi duzue zelan testua sartu den erabat desitxuratuta, errespetatu barik glosategiaren estiloa. Hori gertatu zaizue jatorrizko testua Word dokumentu batean zeneukatelako, eta kopiatu & itsatsi egiterakoan, Wordek gorde egiten duelako bere formatua glosategian bertan.
Arazo hori saihesteko, onena duzue Worden duzuen testua .txt formatuan gordetzea, alegia, testu huts gisa, batere formaturik gabe. Era horretara, kopiatu & itsatsi egiten duzuenean, testua garbi-garbi agertuko da, glosategiaren estiloan eta tamainan.
Leave a Comment » |
Uncategorized | Tagged: glosategia txt |
Permalink
Posted by joxearanzabal
Urria 22, 2008
Glosategia Komunikazioaren gainean Huhezin hasi zen, baina berehala jaso genituen zenbait eskari gure fakultatetik kanpo, ireki genezan glosategia beste batzuek ere idatz zezaten bertan. Aztertu dugu eskaria, eta onartu egin dugu, hainbat arrazoirengatik:
- Inportantea da adostasun zabala lortzea horrelako esparru batean. Horrek esan nahi du gure fakultatetik harago begiratu behar dugula.
- Adostasunak ekarriko luke erabilera zabala, bai irakasleen partetik, eta baita ikasle eta profesionalen artean ere.
- Erabilera zabal batek, berriz, ekarriko luke lexiko berezi hori lehenago normalizatzea.
- Glosategian lan egiteak lagunduko liguke Web 2.0 tresna esanguratsu batean, wikietan, trebatzea.
- Partekatu nahi dugulako jakintza. Hau pauso esanguratsua izan daiteke bide horretan.
Hori dela-eta, ireki egin dugu glosategia. Gure asmoa da ahalik eta irakasle zein profesional gehienek parte har dezatela glosategi honetan, berdin da non egiten duten lan.
Leave a Comment » |
Uncategorized | Tagged: glosategia huhezi |
Permalink
Posted by joxearanzabal
Urria 22, 2008
2008ko irailaren erdi aldean, bilera egin genuen Informazioa eta Komunikazioa departamenduko kideok, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatean. Bilera hartan premia azaldu zen hiztegi bat sortzeko, jasoko zituena zer hitz erabiltzen ditugun Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketetan, askotan ezezagunak euskaraz. Horrela sortu zen premia, glosategia egitekoa.
Begira ibili ginen blog bat egingo ote genuen glosategi hori lantzeko, ala wiki bat. Azkenean, wikiaren alde egin genuen, sinpleagoa eta malguagoa delakoan. PBwiki plataforman sartu ginen, wiki plataforma bat asko erabiltzen dena irakaskuntzan, eta hor sortu genuen Glosategia Komunikazioaren gainean.
Iritzi 1 |
Uncategorized | Tagged: glosategia huhezi |
Permalink
Posted by joxearanzabal